Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-12-13 Gure eskualdeko euskarari buruzko liburua aurkeztuko da bihar
libro / liburu

Bihar, abenduaren 14an, 19:00etan, Kultur Leioako laugarren solairuan Koldo Zuazok eta Urtzi Goitik argitaratu berri duten «Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara» izenburudun liburua aurkeztuko dute.

Liburuak hiru atal nagusi ditu: lehenengoan gramatika egitura erakusten da; bigarrenean hiztegia, 572 sarrera eta 63 azpisarrera; hirugarrenean datuen interpretazioa.

Urtzi Goitik bertoko berbeta nagusiek bakarrik erabiltzen dutela frogatu du, hori aldatzeko eta gazte euskaldunen artean ere bertoko berbeta erabiltzeko asmoz egin du liburu hau.

Erabili aurretik ezagutu egin behar da, eta horretarako, lan hau ezagutzeko eta gure euskararen xehetasunak ezagutzeko egingo da biharko aurkezpena.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa