Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-12-12 Ohitura osasungarriak sustatzeko mezu laburren I.lehiaketak badu irabazlea
mensajes / mezuak

Luis Enrique Etxabe-Sustaeta Etxebarria izan da irabazlea Leioako Gizarte Zerbitzuek antolatutako ohitura osasungarriak sustatzeko I. mezu laburren lehiaketan.

Leioaztarren artean, ohitura osasungarriak sustatzea mendekotasuna agertzea ekiditzea eta gizabanakoaren autonomia bultzatzea du helburu lehiaketa honek. Hau kontutan izanda irabazleak “Con una vida saludable, el camino será más amable” (Ohitura osasungarriekin bidea atseginagoa da) leloa idatzi du, eta horrekin saria irabazi du. Leioako dendetan erosteko 100 euroko bonoak eskuratu ditu.

Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailak parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie, eta lehiaketa honetan parte hartu duten herriko dendariei ere.

Mezu laburren lehiaketa hau Zainduz programaren barnean kokatutako dago, mendekotasunari erantzuna emateko programa da, familia esparruan, gizabanakoaren autonomia sustatzeko ekintzen bidez, boluntarioen bidez eta mendekotasuna duten pertsonen senide zaintzaileei laguntza psikosoziala eskainiz. Udal programa bat da hau, zati batean, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen duena, eta bertan, zenbait ekintza, prestazio eta zerbitzu daude sartuta.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa