Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-11-28 Leioak bat egin du kirol egokituaren astearekin
Semana del deporte adaptado / Kirol egokituaren astea

Abenduaren 3an, Desgaitasunaren Eguna ospatuko da, eta Leioako Udalak bat egin du Emtesportek antolatutako kirol egokituaren VII. astearekin, Udalaren kirol-esparruan aniztasun funtzionala duten pertsonen arazoa ikustarazteko asmoz.

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra egingo den aste honetan, Torresoloko kirol-instalazioetako erabiltzaileek nolabaiteko desgaitasuna duten pertsona gisa sentitzeko aukera izango dute kirola egitean; izan ere, monitoreen laguntzaz, hainbat ariketa egingo dituzte, ikusmenezko, entzumenezko eta gorputzeko mugekin… Ariketa guztiak zenbait pertsonak egunerokoan aurre egin beharreko zailtasunen inguruan hausnartzeko prestatu dira.

Material didaktikoaz gain, “sentsazioen koadernoak” banatuko dira, erabiltzaileek beren esperientziak isla ditzaten saioak amaitzean. Era berean, zirrarak bideo eta argazki bidez jasoko dira, jardunaldiei buruzko dokumentala egin ahal izateko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kirol egokituaren astea (image/jpeg, 207 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa