Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-11-24 Azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna
Día Internacional Contra la Violencia Hacia las Mujeres / Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Nazio Batuen Batzar Nagusiak arazoaren 25a izendatu zuen emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eta, egun hori kontuan hartuta, bat egiten dugu emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko 2011ko Europako Hitzarmeneko oinarriekin, ‘Istanbuleko Hitzarmena’ delakoarekin; izan ere, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Europako lehenengo tresna juridiko loteslea da, baita giza eskubideen urraketa larri horren aurrean irismen handiena duen nazioarteko ituna ere.

Bertan, estatuen ardurapeko eremu guztiak jorratzen dira: indarkeria prebenitzea, gizartea sentsibilizatzea (batez ere gizonak eta haurrak), erakundeen arteko koordinazioa sustatzea, erasotzaileen aurkako ekintza judizialak hastea eta biktimekiko babesa, laguntza eta kalte-ordaina bermatzea, erabili daitezkeen bitartekoen bidez.

Istanbuleko Hitzarmena 2014ko abuztuan berretsi zuen Espainiako Estatuak, eta, hartara, arau guztiz loteslea bilakatu zen, erakunde zentral eta autonomikoetan zein tokiko erakundeetan. Hitzarmena funtsezko tresna dela uste dugu, eta emakumeen aurkako indarkeria errotik ezabatu ahal izateko esparru gisa baliagarria da.

Horiek horrela, Istanbuleko Hitzarmena ezartzen dela bermatzeko, Leioako Udalak konpromisoa hartzen du Hitzarmenean xedatutako neurrien kalitatezko estandarrak eta betearazpen-maila egiaztatzeko, baita gai horri loturiko nazioarteko, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko beste arauetakoak ere.

Hona hemen neurri zehatz batzuk:

1. Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen esparrura eramatea.

2. Emakumeen kontrako indarkeria mota desberdinak identifikatzea eta aurre egiteko dinamikak bultzatzen jarraitzea, eta normalizazioan ez erortzeko makro zein mikro-erasoak salatu.

3. Harreman intimoetako emakumeen aurkako indarkeria, adierazpen ugaritako indarkeria sexuala, emakumezkoen mutilazio genitala eta jazarpen sexista sartzea emakume eta neskatilen aurkako indarkeriaren kontzeptuaren barruan.

4. Hitzarmena ezartzeko esparruan sartutako indarkeriaren modu guztiei buruzko gaien inguruko datu estatistiko datu xehe eta bereizleak jasotzea, tarte erregularren arabera.

5. Generoaren ikuspegia eta diskriminazioaren debekua azpimarratzea, indarkeriaren esparruko printzipio nagusi gisa.

6. Indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei rol nagusia esleitzea programen ebaluazioan eta jarraipenean, eskubideen titular gisa.

7. Emakumeen intimitate-eskubidea ezartzea arretako bide osoan.

8. Indarkeriaren aurkako haurren eskubideak berariaz aipatzea, batez ere, neskatilen eskubideak.

9. Arretako langileen prestakuntza derrigorrez aitortzea, eta ez sentsibilizaziorako ekintza soil gisa.

10. Gizarteak emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen eta ezabatzen laguntzea sustatzea. Horretarako, berdintasun politikak sustatu eta eraso matxisten kontrako gizarte erantzuna bultzatu.

11. Herri erakundeen arteko koordinazioa bultzatu balioan jarriz onetsi berri den “Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako II. Protokoloa”, indarkeriari aurre egiten dioten emakumeen birbiktimizazioa ekiditen saiatuz.

12. Mugimendu feministarekin eta emakume elkarteekin elkarlana bultzatu.

13. Gai honetan beharrezkoak diren neurrien finantzaketa bermatzeko mekanismo zehatzak ezartzea.

Bukatzeko Leioako Udalak bat egiten du azaroaren 25erako deituak izan diren.

Erlazionatutako dokumentuak:

Adierazpen Instituzionala (pdf, 1350 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa