Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-11-15 Vicrilako langileenganako solidaritatea agertu du Leioako Osoko Bilkurak
Vicrila / Vicrila

Atzo ospatutako Ezohiko Urgentziazko Osoko Bilkura Leioako udalbatzak aho batez onartu zuen Alkatetzak proposaturiko adierazpena non Vicrila enpresako langileenganako "solidaritatea" agertzen du, besteak beste,

Testuak honakoa dio:

Vicrilako Enpresa Batzordeak pairatzen ari diren egoera larria azaldu dio Alkatetzari, eta halaber, Udalbatzak bere jarrera adieraz dezan eskatu du.

Langile hauek azaldu bezala, Vicrila enpresak hartzekodunen konkurtsoaren adierazpena aurkeztu dute merkataritza jurisdikzioan eta enpresa ixteko arriskua dago, horrek ekarriko lukeen lanpostu galerarekin.

120 urte ditu Vicrilak, eta beti egon da Leioan. Ezinbesteko enpresa da gure udalerrian, ez bakarrik dakarren zuzeneko eta zeharkako enplegu kopuruagatik, baita urte hauetan zehar udalerrian sortu duen balioagatik ere.

Hori dela-eta, zalantzarik gabe, Leioako herritarren ordezkariok enpleguaren defentsa eta Vicrilaren industria jardueraren aldeko jarrera garbia erakutsi behar dugu.

Azaldutako guztiagatik, honako ERABAKI hau proposatzen da:

- Lehena: Leioako Udalak bere solidaritatea agertzea Vicrilan lan egiten duten guztiei, beren laneko etorkizunaren aurrean, ziurgabetasun eta zalantza uneak bizi dituzten une hauetan.

- Bigarrena: Leioako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzea akordio egokiak lortzeko helburua duten jarduera prozeduretan parte hartzen jarraitzeko, alde guztien borondatea errespetatuz. Prozedura horietan, enpresak bere egoerari buruzko informazioa emateko ardura hartuko da, eta egoki bada, bideragarritasun plana aurkeztekoa.

- Hirugarrena: Leioako Udalak udalerriko industria ehundurari laguntzen jarraitzeko konpromisoa adieraztea, zehazki, beiragintza industriari dagokionean. Hortaz, eta bere eskumenen barruan, enpresa honek, Leioan, okupatzen duen industria-zoruaren kalifikazioa ez aldatzeko konpromisoa hartzen du. Horrela, enpleguari eutsi eta gure udalerrian aberastasuna sortzearen alde agertzen gara.

- Laugarrena: Udalbatzaren erabaki honen kopia bidaltzea Vicrila Enpresari, hango Enpresa Batzordeari eta Eusko Jaurlaritzari.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa