Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-11-11 Astelehenetik aurrera oinezkoak ezin izango dira heldu Txorierriko eskaileretara Ramon Rubial plazatik
txorierri / txorierri

Datorren astelehenetik aurrera, azaroak 14, Txorierriko eskailerek Lamiakon dituzten sarbideetariko bat itxita egongo da bi hilabetez, Ramon Rubial plazako sarbidea, hain zuzen ere. Horregatik, denbora tarte honetan eskaileren erabiltzaileei eskatzen zaie Lamiakoko ikastetxearen atzealdean dagoen sarbidea erabiltzea.

Honen arrazoia da Eusko Jaurlaritzak “45 area -Txorierri-pikueta konexio mekanikoa” urbanizazio lanen I.Faseari ekingo diola astelehenean, Langileria kalea eta Txorierri auzoaren arteko etorkizuneko igogailua ezarri ahal izateko ezinbesteko lanak dira hauek.

Lanak hainbat instalazio sareen desbideratzearekin hasiko dira, Ramon Rubial plazan bertan zein Txorierri auzoaren hegoaldean, izan ere mendi-hegalaren lanekin hasteko aurreko pausuak dira hauek.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa