Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-11-01 Leioako Udalak atzo gaueko adingabeko baten kontrako eraso sexista salatzen du
erasorik ez / erasorik ez

Leioako Udalak atzo gauean Leioako adingabeko neska batek jasandako eraso sexista gogorra erabat gaitzesten du. Horrela, biktimari, familiari eta lagunei, elkartasuna adierazi die Udalak, eta Genero Indarkeriaren biktimei eskaintzen zaizkien udal zerbitzuak eskaini dizkie.

Udalak emakumeen askatasun sexualaren kontrako eraso guztiak salatzen ditu baina, bereziki, adingabekoen kontrakoak, kasu honetan bezala. Horregatik, Udalak biktima eta bere intimitate-eskubidea errespetatzea eskatzen du.

Horrela, bihar goizerako Bozeramaileen Batzordea deitu da udaletxean, eraso hau salatzeko elkarretaratzea deitzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa