Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-10-21 Leioak opari txartelak banatuko ditu edukiontzi marroiaren erabiltzaileen artean
contenedor / edukiontzi

Leioako Udalak azken urte honetan edukiontzi marroia erabili izan duten 1.262 etxebizitzei opari bat egin nahi die eskerrak emateko, horretarako Leioako Merkatarien Elkartean diren dendetan gastatzeko 20 euroko opari txartela bidaliko die.

Eta lan garrantzitsu honekin jarraitu ahal izateko, erabiltzailea den etxe bakoitzari 150 boltsa biodegradagarri gehiago emango zaizkio doan, hau da, urte osoan birziklatzeko nahikoak.

Modu honetan Udalak eskerrak eman nahi dizkie azken urtean edukiontzi marroia erabili izan duten etxeei. Gaur egun Leioako etxebizitzen %10 osatzen dute, eta helburua %30 heltzea da.

Leioaztarrok, orain arte, 313.640 kg materia organiko sortu dugu, eta gaika bilduta, bere zikloarekin jarraitzen du aurrera, konposta egiten duen tratamendu instalazio batean. Sistema honi esker Leioa jasangarriagoa da eta ingurumena hobetzen laguntzen dugu, baina bide batez dirua aurrezten dugu, iaz 12.000 euro aurreztea lortu genuen.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 436 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa