Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-10-20 Emozioen kudeaketa positiboaren gaineko ikastaroa
emociones / emozio

Leioako Hezkuntza eta Herritar Partaidetza Sailak leioaztarrei adimen emozionalean zeharreko ibilaldi ederra proposatzen die, Emozioen Kudeaketa Positiboa kurtsoaren bitartez, ostiraletan, 18:00etatik 21:00etara, edota larunbatetan 10:00etatik 13:00etara, azarotik ekainera, guztira, 14 egun, 42 ordu, euskaraz edo gaztelaniaz.

Kurtso honek auto-ezagutza transformatzailea, garapena eta hobekuntza pertsonala izango ditu ezaugarri; ikasleak, hainbat talde dinamikarekin egingo den lana garatuz, barne gatazkak eta pertsonen artekoak konpontzeko, komunikazio eraginkorra, nork bere buruaren onarpena eta auto-estimu positiboa lortzeko barne baliabideak garatu eta indartuko ditu, baita estresa eta bizi zirkunstantzia pertsonalak eta inteligentzia eta emozioak kudeatzeko ere… Akabo batean bizi esperientziak alderatzeko taldea, zeinetan zer gertatzen zaigun, zergatik gertatzen zaigun, zer aldatu nahi dugun, zer indartu edo mantendu eta nola egin ulertuko dugun.

Hori guztia ikuspegi humanistatik, baita Programazio Neurolinguistikoaren (PNL) eta Psikologia Transpertsonal eta Integratiboaren bidez ere.

Kurtsoak 100 €-ko kostea izango du, bi ordainketatan egitekoa.

20 matrikula onartuko dira talde bakoitzean, inskripzioaren arabera onartuak. Matrikula Hezkuntza eta Herritar Partaidetza Alorrean egingo da, Kultur Leioan, 4garren solairuan, 09:00etatik 14:00etara, plazarik dagoen bitartean eta kurtsoa hasi baino aste bete lehenago. Informazio gehiago jasotzeko eta inskripzio orria jasotzeko deitu 94 607 25 76 telefonora edo udalhezkuntza@leioa.net .

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa