Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-10-20 Heriotzarik gabeko arrantza jardunaldia Leioako itsasadarrean “Jóvenes Castores” elkartearekin
pesca / arrantza

Datorren igandean, urriak 23, 'Leioa itsasadarretik' programak Leioako itsasadarrera hurbiltzeko gonbita luzatzen digu. Horretarako, heriotzarik gabeko arrantza jardunaldia antolatu du “Jóvenes Castores” elkarte leioaztarrarekin batera.

Itsasadarraz gozatzeko aukera ona izango da, arrantzaren xehetasun guztiak ezagutzen lagunduko diguten begiraleekin. Etorri 10:00etatik aurrera itsasadar leioaztarraren erriberara eta gozatu igandeaz konpainia ezin hobean eta modu naturalean.

Leioa Itsasadarretik Leioako Udalak eta Bilboko Portu eta Itsasadarra Fundazioak antolatutako ekimena da. Helburua da itsasadarraren garrantzia ezagutzera ematea, protagonista baita Leioako udalerrian, jarduera desberdinak programatuz.

Castores de Leioa arrantza eskola-sozietatearen helburua da arrantza sustatzea aisialdiko jarduera gisa. Kirol arrantza irakasten dute batez ere, baina horretaz gain, arrantza eta muntai artifizialetarako ikastaroak antolatzen dituzte, baita inguru naturalak zaindu eta kontserbatzeko irteerak ere, batez ere, Leioan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa