Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-10-13 Zirkuan oinarrituko da biharko 'Barikuetan jai' saioa
barikuetan / barikuetan

Bihar, urriak 14, zirkuan oinarrituko dira 'Barikuetan jai' programaren jolasak eta tailerrak. Beti bezala, 17:30etik aurrera Kultur Leioako arkupean batuko dira parte hartu nahi duten familiak.

Zirkuaren mundua gertuagotik ezagutu asmoz, tailer ezberdinak egingo dira: malabarrak, oreka jolasak…gure zirku propioa sortuz.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako 'Barikuetan jai' programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa