Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-10-13 Leioa Waterpolo Eguna, baloi horiaren jai handia
waterpolo / waterpolo

Leoiako waterpoloaren jaia larunbatean ospatuko da, urriaren 15ean, Leioako Bulebarrean, Leioa Waterpolo Eguna dela-eta. Bertan, baloi horiaren lagunek elkarrekin egoteko eta jarduera ugari egiteko aukera izango dute.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, “bizikidetzarako jardunaldia da, eta Leioa Waterpolo taldeko kide guztiak bertan egotea nahi dugu, denboraldi honetan hasi berri diren 6 urteko txikietatik hasi, eta beteranoetaraino, baita horien gurasoak, senideak, lagunak eta abar ere”.

Jardunaldia 12:00etan hasiko da, haurrentzako jolas eta puzgarriekin. 13:30ean, taldeak aurkeztu, eta argazki ofiziala egingo da. Ondoren, 14:30ean, paella herrikoia egingo da.

Arratsaldean, 17:00etan, herri kirolak izango dira. 18:00etan, Dj saioa, eta, handik ordubetera, 19:00etan, merienda jan eta txosna irekiko da. Zozketa 20:30ean egingo da. Jaia 22:00etan amaituko da.

Bazkari herrikoira joateko asmoa dutenek Sakoneta kiroldegian (1. solairua) eskuratu ahal izango dituzte txartelak gaur osteguna, 19:00etatik 21:00etara. Helduentzako menuaren prezioa 15 eurokoa izango da, eta haurrentzakoa, aldiz, 12 eurokoa.

Informazio gehiago:

Leioa waterpolo web gunea

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa