Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-10-11 Udako oporraldian Leioako Udalak 23 famili lagundu zituen adingabekoen elikadura egokia bermatzeko
escolares / ikasleak

Joan den udan Leioako Udalak, Sortarazi elkartearen bidez, herriko 23 famili lagundu zituen euren txikien elikadura egokia bermatzeko. Eskolako jantokia itxitzerakoan familia hauek elikadura egokia bermatu ahal izateko laguntza berezia jaso dute, elikagai osasungarri eta freskoekin.

Laguntza hau jaso dituztenen familien artean seme-alaba bakarra dutenak 13 izan dira, bi dituztenak 7 familia eta hiru edo gehiago dituztenak 3 familia. Honen arabera laguntza txeke desberdinak jaso dituzte familiek, hilean behin 60, 90 edota 110 eurotakoak, hurrenez hurren.

Familia hauek eskola-adina duten seme-alaben kargu daude, eta guztiek Sortaraziko Hazia programan parte hartzen dute. Ume hauek, urtean zehar eskola jantokian jaten dute beraz ez dute inongo arazorik, baina oporrak heltzerakoan sortzen da arazoa familia hauentzat. Hori dela eta, Leioako Udalak, udako hilabeteetan laguntza ekonomikoa eman die, beharrezko elikadura bermatzeko.

Txekeak txanda bitan banatu izan dira, modu horretan nahikoa zen ala ez egiaztatzen zen, eta bestetik txeke horiek janari fresko eta oinarrizkoetan gastatzen zirela egiaztatzen zen.

Horretarako, Leioako Gizarte Zerbitzuek 3.230 euroko partida bideratu dute, udako oporraldian 23 familia hauen adingabekoek elikadura osasuntsua mantentzen zituztela bermatzeko. Udalaren esperientzia eta baita familia hauen balorazioa bikaina izan da, hori dela eta Udal Gobernu Taldeak laguntza hau Gabonetako eta Paskua asteko oporraldietara luzatzearen asmoa du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa