Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-10-05 Ina Forsman eta Raphael Wressnig, luxuzko gonbidatuak Travellin´Brothersen kontzertuan
travellin' / travelling'

Badakigu jada nortzuk izango diren Travellin' Brothers taldearen gonbidatu bereziak abenduaren 23an Kultur Leioako Auditoriumean emango duten kontzertuan. Ina Forsman finlandiarra eta Raphael Wressnig austriarra izango dira emanaldi paregabe honetako gonbidatuak.

Ina Forsman finlandiarra da gonbidatuetako bat. Helge Tallqvist armonika jotzailearen ikaslea, erdizka urratuta eta erdizka leuna duen bere ahotsarekin, enigmatiko eta apasionatua, Ruf Records Blues Caravan 2016ko hiru interpreteetariko bat da. Lehen albuma kaleratu berri du, oso estilo pertsonalekoa, bere izena daramana, eta blues hutsa dario.

Raphael Wressnig austriarra izango da bestea. 20 urte baino gehiago darama mundu osoko agertokietan zehar. Hammond eta organo jotzaile onenetarikoa da bera, sortzaile ezin hobea, birtuosoa, eta horretaz guztiaz gain, showman aparta ere bai.

Kilate askoko ikuskizuna ekarriko du topaketa honek. Sarrerak arin erosi, agortzen ari dira eta.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa