Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-09-30 Udalak bederatzi langabetu kontratatuko ditu Aukeratua izan ahal izateko interesatuek euren kurrikulumak eguneratu behar dituzte Behargintza edo Lanbiden
Vigilantes Urbanos / Auzoko laguntzaileak

Behargintza Leioaren bitartez eta Lanbideren eskutik, Leioako Udalak udalerriko 9 langabetu kontratatuko ditu, sei hilabetez, 2016ko Tokiko Enplegu Planaren markoaren barruan. Programa zehatz bitan parte hartuko dute langile hauek; auzoko laguntzaileen lanetan, eta udal azpiegiturak eguneratu eta modernizatze lanetan.

Programa honetan, lan ildo desberdinak ezarriko dira enplegua sustatze aldera Leioako garapen sozioekonomikoan eta Leioa modernizatzean eragiten duten proiektuen bidez, Eusko Jaurlaritzako 2014-2016 Enplegu-Plana jarraituz eta emakume zein gizonen arteko berdintasunaren printzipioarekin bat eginez.

Proiektu hauen garapenarekin, Leioako Udalaren asmoa, herritarren enpleagarritasuna hobetzeaz gain, udalerriaren lehiakortasuna eta erakargarritasuna sustatzea da, bizitzeko gune atsegina izan dadin, herritarren esku dauden zerbitzuak dituena.

Auzoko laguntzaileak; Guztira, 7 pertsonek osatuko dute Auzoko Laguntzaileen taldea. Horiek, estu estuan lan egingo dute Leioako Udaltzaingoarekin, batez ere, informazioa eman edota zenbait gaitan informazioa eskaintzeko herritarrei. Udalaren eta herritarren arteko lotura indartuz.

Udal azpiegiturak eguneratu eta modernizatzearen aldeko lanak; GIS/SIGen, argiketariak ematen dion udal eraikin guztietako instalazio elektrikoen inbentarioa jasotzea, eta udal sare, lorezaintza eta hiri altzarien (paperontziak, edukiontziak, bus geltokiak, haurrentzako jolasak, e.a.) datu inbentariatuak eguneratzea. Horretarako pertsona bi kontratatuko dira, argiketaria eta delineantea, sistema honetan adituak.

Hautagaien aurreselekzioa egin ondoren, eta 2016ko ekainaren 15eko ebazpen bidez argitaratutako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen tokiko enplegua sustatzeko ekintzetarako diru-laguntzen deialdiak ezarritako baldintzen arabera, lanpostuen %30 gorde beharko dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat, %40 emakumeentzat, eta %15 55 urtetik gorakoentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa