Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-09-16 Ekaitzaren ondorioz hainbat edukiontzi lekuz mugitu eta zuhaitzak erori dira hiru auto harrapatuz atzo gauean
arbol caido / zuhaitza

Atzo gauean jasan dugun ekaitzaren ondorioak agerian izan dira kalean goizean. Herriko hainbat edukiontzi lekuz mugitu egin dira, hainbat zuhaitz eta hauen adarrak erori dira, eta eraginez kalean aparkatuta ziren hiru auto harrapatu dituzte.

Edukiontziak gehien mugitu diren zonaldeak sei izan dira; Elexalde etorbidea, Artatza, Artatzagana, Iparragirre, Libano eta Nafarroa kaleetan.

Baina zuhaitzak izan dira kalte gehien jasan dituztenak. Bederatzi zonalde desberdinetan gertatu dira jauziak. Baina Txorierriko eskaileretan jausi den zuhaitzari eman diote lehentasuna, oinezkoen bidea oztopatzen zuelako, horregatik goizeko lehen orduan kendu dute suhiltzaileek.

Guzti honen eraginez, kalean aparkatuta egon diren hiru autok kalteak izan dituzte, Artatzagana, Langileria eta Mendibilostekoa kaleetan. Hauteskunde propagandarako jarritako panel bi ere erori egin dira, eta udal langileek erretiratu dituzte gaur goizean.

Herritarren partaidetzari esker ez dira kalte larririk ezta pertsonalik izan, deiak eta abisuak gau osoan zehar egon dira eta Udaltzaingoaren lana erreztu dute hainbat irteerarekin. Udal lorezainek, bestalde, lehen ordutik daude lanean kaleek normaltasuna berreskuratzeko asmoz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa