Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-09-15 XII. Oinezkoen pausura izango da larunbata honetan
zebra / zebra

Larunbatean, irailak 17, berriro bueltatuko da gure herriko kaleetara, "Leioa Herri Zebraduna". Ibilaldi honen bitartez, udalerriko kaleek oinezkoei segurtasunez eta lehentasunez ibiltzeko aukera ematen ote dieten behatuko dugu.

Aurten, XII. Edizio honetan, irteera betiko izango da, Sakoneta kiroldegian goizeko 11:00etan, eta materialen banaketa 10:45ean. Baina amaiera aurten Ondiz baselizaren ondoan izango da. Arinago Leioako toki hauetatik pasatuz; Mendibile, Santi Mami, Ikea, Estartetxe, eta Pinosolo parkea. Bidean, urdin kolorezko ze¬bra batzuk ikusiko dituzu lurrean margo¬tuta. Galtzen bazara martxaren norabidea emango dizute, buruak norabidea markatzen baitu.

Sarreran banatuko diren Iradokizun-Orriak betetzera animatzen zaituztegu. Zuen iritzi, proposamen eta ideiak parte¬katuz Leioa hobetzen goaz pausuz-pau¬su. Ibilbidean zehar bete eta zinego¬tziek eramango dituzten “Zinegotxiletan” sar ditzakezue, gero Udalera bideratzeko.

Aurten, beste urte batzuetako kamiseta zaharra ekartzea eskatzen dizuegu, martxa iraunkorragoa izateko asmoz. Kamiseten ordez, aurten biserak banatuko dira, hiritar batzuek iaz eskatu zuten bezala.

Twitter-en mezuak idatzi edo argazkiak eskegi nahi badituzue #leioaoin hashtag-a erabili dezakezue.

Erlazionatutako dokumentuak:

Diptikoa (pdf, 624 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa