2016-09-12
Ondasun Higiezinen gaineko udal zerga ordaintzeko borondatezko epea irekita da
Atzo hasi zen eta urriaren 31ra arte irekita izango da Ondasun Higiezinen gaineko udal zerga ordaintzeko borondatezko epea. Bestalde, helbideratutako ordainagiriak urriaren 30ean kargatuko dira kontuan.
Zergadunari erraztasunak emateko, Udalak mailaz maila igorriko ditu bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, ordaintzeko azalpen guztiekin, indarrean dagoen Zerga bilketa Araudiko 12. artikuluak ezartzen duen arabera.
Zergari dagozkion inprimakiak ez jasotzeak ez du ordaintzeko beharretik salbuesten. Beraz, jasotzen ez badituzu, jarri harremanetan Leioako Udalaren Ogasun eta Ondare Sailarekin kopia bat egiteko.
Ordaintzeko aukera ezberdinak daude; finantza entitateen bidez (kutxak eta banketxeak), Udaleko diru-bilketa sailan, zergazko posta-igor`penaz edota www.euskadi.eus ordainketa-pasabidearen bitartez.