Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-09-06 Urriaren 3an helduko da Bosteko 2016 erakusketa Leioara
bosteko / bosteko

Jada finkatuta dagoen erakusketa ibiltariaren hemeretzigarren edizioa Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak aurkeztu zuen atzo, eta, harekin batera,Nora Pereda Basauriko Kulturako zinegotzia eta Laurita Siles eta David Hornback egon ziren; artista bi horien lana BOSTEKO 2016 erakusketan izango da ikusgai, beste batzuenarekin batera, Leioan urriaren 3tik aurrera.

Erakusketa ibiltaria bost udaletako beste hainbeste erakusketa-aretoren artean koordinatzen da (Basauri, Leioa, Arrigorriaga, Zornotza eta Getxo), eta udal horietako kulturako arduradunen lankidetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzari esker antolatzen da.

Edizio honetan, Leire Urbeltz, Laurita Siles eta David Hornback artisten lana aukeratu da erakusketarako.

"Deserriratuen bidaia" da talde-erakusketaren titulua; jendeari destinorik gabe ihes egiteari buruz gogoeta eginaraztea da erakusketaren asmoa. Izan ere, horixe da Europako mugetan pilatuta dauden milaka errefuxiatuen egoera.

Bosteko 2016 erakusketak atzera ere hurbiltzen digu diziplina anitzeko arte garaikidea; artistek askotariko lanak egin dituzte gai berberaren inguruan, eta hainbat teknika erabili dituzte: paper gaineko collagea, bideoak eta argazkiak.

BOSTEKO plataforma interesgarria da prestakuntza Bizkaian jaso duten artisten obra zabaldu eta ezagutarazteko. Artista horiek, gainera, prestigio handia dute erakusketa hartuko duten Bizkaiko Lurralde Historiko udalerrietan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa