Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-08-08 Leioako auzoen arteko konexioa hobetuko dute bihar irekiko diren errepide biek
vpo / vpo

Irailean auzoak lotuko dituzten errepide berri bi izango ditu Leioak Leioandi eta Larrakoetxen. Auzoen arteko konexioak hobetzeaz gain, herri barruko trafikoa arinduko dute eta zonalde horietako herritarrek aparkaleku gehiago izango dituzte.

Leioandi. Bihar bertan, goizeko 9:00etan, trafikoa irekiko da udaletxeko biribilgunetik Sarrienako biribilgunera doan errepide zatian (Irlandesas eta UPV-EHUko igoera). Guztira, 250 metro linealak izango dira irekiko direnak, honetaz gain tranbiaren plataforma ezartzeko zatia, bidegorria, espaloiak eta 28 aparkaleku gehiago izango dira prest. Aldaketa berri honekin Elexalde etorbideko aparkalekuak 188 izatera pasatuko dira.

Irekiera berri honek aldaketak ekarriko ditu trafikoan, goranzko norabidea –UPV-EHUko norabidea- tranbiaren plataformaren eskuinean mantenduko da, eta kontrako norabidea bere ezkerrean.
Oraindik azken ukitua emateko, lorazaintzako lanak geratzen dira egiteko (geldialdi begetatiboan landatu behar direlako zuhaitzak), eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak egiten ari den VISESAko etxebizitzen promozio biak, 108 eta 96 etxebizitzarenak, urbanizazioa amaituko dute.

Larrakoetxe. Bihar ere, baina 12:30ean, Landabarri errekaren alde bietan diren auzoak batzen dituen errepide zatia irekiko da, San Bartolome-Artatza eta Artatzagane-Sarriena-Aldekoena batzen dituena. Orain, Sektorearen Hitzarmen-Batzarrak San Bartolome zonaldeko urbanizazio lanak amaitu eta erreka gainetik pasatuko den zubia egin behar ditu.

Zehazki, 150 metro lineal dituen errepidea izango da bihar irekiko dena, bidegorriarekin, espaloiak eta 60 aparkaleku, hauekin biribilgunearen obrengatik kendutako 19 aparkalekuek sortutako arazoak konpontzen dira.

Baina San Bartolomera heldu arte errepide honek ez du irtenbiderik izango, beraz honen amaieran norabide aldaketa egiteko leku egokia utzi da. Bestalde, lorazaintzako azken lanak geratzen dira egiteko, zuhaitzen landatzea adibidez, udazkenaren amaieran egingo direnak horretarako sasoi egokia delako, beti ere URA (Uraren Euskal Agentzia)rekin elkarlanean Landabarri errekaren erriberan egingo direlako.

Erlazionatutako dokumentuak:

Larrakoetxe egun (pdf, 1383 kb)

Larrakoetxe behin-betiko (pdf, 8107 kb)

Leioandi (pdf, 1310 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa