2016-07-05
Iberdrolako langilea zela esanez hainbat lapurreta egin zituen gizona atxilotu dute
Ertzaintzak atxilotu du joan den asteburuan Leioa, Getxo eta Derioko hainbat etxeetan lapurtu zuen gizona Iberdrolako langilea zela esanez. Atxilotuak 42 urte ditu eta hainbat delitu-aurrekariak ditu.
Iberdrolako langilea dela esanez, etxeko instalazioan konprobazio batzuk egin behar zituela adierazten zuen atxilotuak. Etxeko jabeari urrunen zegoen logelara joatea eskatzen zion froga batzuk egiteko, momentu horretan eskura zituen baliozko objektuak hartzen zituen motxila barruan eta ihes egiten zuen.