Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-28 Leioako Sakoneta kluba Lehen Mailako Estatuko txapeldun
Sakoneta / Sakoneta

Gimnastika Erritmikoko Sakoneta klubak Lehen Mailako Estatuko txapelketa irabazi du asteburu honetan, Guadalajaran. Lehen Mailako taldeak, Saioa Agirre, Eva Santamariña, Sol Moreno eta Saioa Garcíak osatuta, sailkapeneko proben eta finalen buru izatea lortu zuen.

Gainera, banakako Lehen Mailan, Saioa Agirrek brontzea erdietsi du sailkapen orokorrean, bere debutean. Halaber, bi urre ere eskuratu zituen, pilota eta mazoekin hain zuzen ere.

Senior kategorian, bere aldetik, Maddi Otaolak brontzea eskuratu zuen, eta ondorioz, Estatuko Lehen Mailara igotzea lortu du. Gainera, brontzea eskuratu zuen mazoekin eta zilarra zintarekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa