Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-21 Lehendabiziko onarpena Ibaiondoko HAPOren aldaketa proposamenari
pgou / hapo

Leioako Udaleko osoko Bilkurak lehendabiziko onarpena eman dio Ibaiondo aldeko HAPOren aldaketari. Orain hilabeteko epea dago alegazioak egin ahal izateko, behin behineko onarpena jaso aurretik.

Joan den apirilaren 19an Udal Planeamenduaren Aholkularitza Batzordea batu zen aldaketa proposamen hau jorratzeko; udal teknikariak, hirigintza batzordeko kideak eta Leioako hainbat elkarteetako ordezkariak. Gero batzar informatiboa antolatu zen parte hartu nahi zuten herritarrentzat, aldaketaren nondik norakoak azaltzeko eta iritziak jasotzeko. Proposamenak bidaltzeko epea amaituta Aholkularitza Batzordetik pasa zen eta, azkenik, Osoko Bilkurak lehendabiziko onarpena eman zion joan den maiatzaren 31n.

Web gunean, prentsan, boletina eta sare sozialetan argitaratu ostean, hilabete epea hasten da alegazioak egiteko. Hauek fisikoki aurkeztu ahal izango dira udaletxean eta, bestetik, Leioa Zabalik web web gunean ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa