Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-17 Trafiko aldaketak izango dira gaurtik aurrera
via lateral / alboko bidea

San Juan jaiak direla eta, trafikoak hainbat aldaketa jasango ditu Leioan asteburu honetatik Aurrera. Kontutan izan.

BILBAO-GETXO TRAFIKOA
Ahal dela, La Avanzada lurpeko bidetik joango da. Areetara alboko bidetik joaten direnentzat, Luis Bilbao Libano Kalea har dezakete, Iturribiden norazkoa aldatuz, eta Kandelazubietatik alboko bidea-Lamiako lotunea hartuz.

Algortarantz doazenek Unibertsitateko errepidea, Perurirako norabidean izango dute ordezko bidea.

GETXO-BILBAO TRAFIKOA
La Avanzadako lurpeko bidetik joango da.

HERRI BARRUKO TRAFIKOA
Trafikorako itxita egongo diren tarte eta kaleak: Avanzada alboko bideak eta udaletxeko jaitsiera, Elexalde biribilgunetik.

HERRI GUNE DESBERDINETARAKO SARBIDEAK ETA IRTENBIDEAK

MENDIBIL-SAN JUAN- IKEA -ITURRIBIDE ETA ZENTRO ZIBIKOA
- Esandako alde horietara Mendibil kaletik sartuko da. Irteteko Mendibiletik egingo da eta ondoren, Bilborantz jotzeko, Iturribideko noranzko aldaketa egin.
- Getxorantz joateko Luis Bilbao Libano Kaletik Felipe del Rio Kalerako noranzkoa hartuko da.

IPARRAGIRRE ALDEA
- Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik edo Laubide kaletik, dagozkien biribilguneetatik.
- Getxotik datozenak Iparragirre 2 A – F atzealdetik sartuko dira.

ESTARTETXE-ELEXALDE ALDEA
- Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik edo Laubide kaletik, eta ondoren, Estartetxeren atzealdetik sartuko dira.
- Bilborantz doazenak, Artatzagana kaletik, Unibertsitaterako bidetik, irtengo dira edo Laubide kaletik suhiltzaileenean noranzko aldaketa egiten.

SABINO ARANA-INDEPENDENTZIA-ALDAPA- LUIS BILBAO LIBANO ALDEA
- Bilbotik datozenak Lamiakoko alboko bideko lotunetik, edo bestela, Luis Bilbao Libano kaletik sartuko dira.
- Getxotik datozenak Euzko Gudariak etorbidetik sartuko dira, eta ondoren, Independentzia edo Aldapabarrena kaleetatik jaitsiko dira.

Trafikorako itxitako kaleak:

1. Iparragirre etorbidea: zerbitzubideetatik, zirkulazioa bi noranzkoetan:
Getxo – Bilbo: Iparragirre 2.C- tik (Mulligan’s-eko biribilgunea) Iparragirre 72raino.
Bilbo – Getxo: Luis Bilbao Libano kalerako norabide aldaketatik, Iturribide 16 inguruan.

2. Elexalde: Udaletxeko aparkalekutik hasita tarte osoan.

ekainak 17, ostirala: 21:00etatik 04:00etara

ekainak 18, larunbata: 18:00etatik 07:00etara

ekainak 23, osteguna: 18:00etatik 07:00etara

ekainak 24, ostirala: 18:00etatik 07:00etara

ekainak 25, larunbata: 09:00etatik 07:00etara

ekainak 26, igandea: 12:00etatik 00:00etara


3. Luis Bilbao Libano kalea
ekainak 23, osteguna

19:00etatik 21:30era (Koadrilen jaitsiera)


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa