Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-14 Bizikidetza mahaia berriz bilduko da ekainaren 21ean
mahaia / mesa

Datorren ekainaren 21ean, 19:00etatik 20:30era, Bizikidetza mahaia berriz bilduko da Kultur Leioako prensa gelan. Honetan eta hurrengo batzarretan parte hartu nahi baduzu deitu 94.607.25.76 telefonora.

Bizikidetzaren Mahaia Hezkuntza eta Partaidetza Arloaren ekimena 2009an jaio zen Leioa Udalerriaren bizikidetzari buruzko diagnostikoa egin eta gero, eta diagnostiko horren inguruko hausnarketa egitea izan zen bere lehen zeregina.

Gogoratzen dugu, mahai honetan parte hartzea librea dela, edozein herritarrek egin dezakeela, eta maila indibidualean egiten dela. Hasieratik daude mahaikide batzuk; beste batzuk, ordea, orain elkartu dira, fase berri honetan. Muga bakarra, arrazoizko partaide kopuru batetik ez pasatzea da.

Ekaineko batzar honetan jorratuko diren gaiak honakoak izango dira: Egokiak dira egungo berdintasun politikak?, Berdintasun politika hauek kritikatzea posiblea da? eta taldeko hausnarketatik ateratako ondorioak ikusirik…mahaiak lan proposamen zehatza egiten du.

Honetan eta gainontzeko saioetan parte hartu nahi baduzu deitu 94.607.25.76 telefonora. Urtean hiru edo lau batzar baino ez dira izaten, 19:00etatik 20:30era. Anima zaitez parte hartzera!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa