Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-08 Familian parte hartzearen aldeko hitzaldia izango da datorren astean
familia / familia

Datorren ekainaren 15ean, asteazkena, 18:00etatik 19:15era, Kultur Leioako laugarren solairuan, Familian parte hartzea onerako da beti hizketaldia eskainiko da, dohainik, interesatuta egon daitezkeen pertsona guztientzat.

Familian parte hartzea onerako da beti hizketaldian honako ikasgai hau izango dugu: nola irakatsi seme-alabei etxeko zereginetan laguntzen ,adina edozein izanda ere, eta inolako diferentziarik egin gabe, ez sexu, ez formazio, ez lan egoera dela-eta, edota tentu on edo txarrekoa izateagatik ere.Familia barruko ardurak eta eginbideak, baita hartutako erabakiei zor zaien errespetua ere, familia kide guztiek hartu behar dituzte gain.

Familiko ardurak gain hartzea problema izaten da sarri; arazo horri konponbidea ematea da Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak antolatu eta ETXADIk, familiaren psikologian espezializatuta dagoen gabineteak, emango duen hizketaldi honen helburua.

Sarrera librea da, baina interesatuok 94 607 25 76 telefonora deitu behar duzue izena emateko, plaza kopurua aretoak mugatzen baitu.

Gogorarazi nahi dizuegu, bestalde, GURASOTASUNeko azken artikulua, Emozioen Kudeaketa, hemen duzuela


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa