Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-06 Ekintzaileentzako laguntza berrien deialdia
Vivero empresas / enpresa haztegia

Leioako Udalak, Leioako Behargintzaren bidez, norbere laneko etorkizuna diseinatzearen eta sortzearen aldeko apustua egiten duten, eta aldi berean, enpresa berrietan beste pertsona batzuentzako lan-aukerak sorten dituzten ekintzaileak bultzatu nahi ditu. Prozesu horretan 30 urtetik beherako gazteei eman behar zaien arreta berezia kontuan hartzen da, gazteen langabezia-tasa oso altua baita.

Proiektu horiek duten enplegua sortzeko gaitasuna funtsezkoa datokiko garapenerako. Horregatik, Leioako Behargintzak ematen duen aholkularitza teknikoaz gain, bi diru-laguntza mota berrien bidez, sustapen ekonomikoa eskaintzen da. Diru laguntza horiek negozio-plana prestatzeko eta aktibitate berriak abian jartzeko aholkularitza ematera bideratuta daude. Deialdi honetako diru-laguntzak Lanbidek- Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu.

Lehenengo diru-laguntza motak, ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritzea du xede, gerora, bideragarritasun plan batean zehaztu ahal dena.

Bigarren diru-laguntza motak, ENPRESA PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK, negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak ezartzea du helburu, enpresa berriak abian jartzeko beharrezkoak diren ekintzak bakarrik gauzatzeko.

Halaber, erabateko sustapena emateko asmoz, nahi duten esleipendunei LEIOAKOUDAL-MINTEGIko lankidetzarakogunean lanpostu bat lortzeko aukera emango diegu, betiere lekurik badago eta diru-laguntzarekin lotutako tutoretzaldian.

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (pdf, 847 kb)

Eskabidea (pdf, 46 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa