Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-06 Txantxangorria Leioako dendetan ere egongo da
Kit / kita

Leioako Udalak “euskararen txantxagorria” izeneko kanpainarekin bat egiten du eta material berezia banatzen du herriko merkatarientzat, euskara gure eguneroko saleosketetan ere presente egoteko. Kanpaina hau Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaia eta Gipuzkoako erakunde nagusiek jarri zuten martxan urte honen hasieran.

Kanpainaren helburua herritar guztiei euskara erabiltzeko gonbidapena egitea da, euskararen erabilera gero eta handiagoa izan dadin eremu eta zerbitzu publikoetan. Horretarako, Udalak kit berezia banatuko du merkatarien artean herriko 540 negozioetara heltzeko. Jendaurreko tokietan txantxangorria jartzea da helburua, honela enpresa edo denda horretan euskaraz artatzeko gaitasuna duten langileak daudela adierazteko.

Udalak merkatariei artean zabalduko duen kit horietan kanpainari buruzko informazioa dago, eta honetaz gain Txantxangorriaren irudia hainbat formatoetan:
• 2 binilo itsasgarri, 20 cm eta 15 cm-koak ate edo erakusleihoetan barrutik ipintzeko.
• 15 cm-ko pegatina bat establezimenduaren barrualdean jartzeko.
• 10 cm-ko display bat, atzean itsasgarri txikia duena, ordenagailuko pantaila edo kutxa erregistratzailearen atzealdean.
• 2 txapa zerbitzua euskaraz eman ahal duten langileak identifikatzeko.

Honetaz gain, poltsa honetan Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak dendetan euskararen erabilera eta presentzia handitzeko ematen dituen laguntzak ere aipatzen dituen flierra ere badago – itzulpen zerbitzua, errotuluak edota eguzki-oihalak euskaraz jartzeko diru-laguntzak, aholkularitza zerbitzua eta euskara ikastaroak-.

Gaur bertan guzti honetaz informatzeko eskutitza jasoko dute merkatariek, eta gaurtik aurrera, kit-a jasotzeko aukera izango dute goizeko ordutegian honako puntu bietan:

BEHARGINTZA LEIOA
Mendibil kalea 3

SERVICIO de EUSKERA
Jose Ramon Aketxe plaza 11
(Kultur Leioa)
4.solairua

Bestetik, toki hauetara esandako ordutegian ezin badira hurbildu Euskara Zerbitzuarekin jarri daitezke harremanetan e-posta honetan euskarazerbitzua@leioa.net edo 94 607 25 76 telefonoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa