Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-03 UDA16 onartuen behin-betiko zerrenda
uda / uda

Argitaratu da jada UDA16 kanpainan parte hartuko duten umeen behin betiko onartuen zerrenda. Zozketa eta gero, plaza lortu duten ume guztiei jakinarazpena bidaliko zaie posta elektronikoaz. Plaza onartzeko, posta elektroniko hau erantzun beharra dago zehaztutako epean. Gainera, onarpenarekin batera banku-kontuaren IBAN zenbakia eman behar da, kanpaina ordaintzeko.

Lehenengo hamabostaldian, 462 haurrek eman dute izena, eta zozketan atera den zenbakia 099 izan da. 1. hamabostaldian plaza lortu ez duten haurrei 2. hamabostaldia eskainiko zaie, eskaera egin ala ez kontuan hartu gabe. Gainera, 1. hamabostaldian 99. zenbakitik 145. zenbakira bitartean dauden haurrei bi hamabostaldiak eskaintzen zaizkie, bigarrenean plazak geratu baitita libre. Ondoren, izen-emateen arabera, hurrengo zenbakiei eskainiko zaizkie, hamabostaldia errepikatzeko.

Bigarren hamabostaldian 236 haurrek eman dute izena, eta zozketan atera den zenbakia 045 da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa