Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-02 Bihar hasiko dira jaiak Txorierrin
txorierri / txorierri

Jai, kirol eta gastronomia jarduerez beteriko asteburua izango da Txorierrin bihartik aurrera. Animatu zaitez!

EKAINAK 3, OSTIRALA
18:00 h. - Txupinazoa eta jaien hasiera. Parkean, Erdiguneko plazan.
18:30 h. - Koadrilen jaitsiera, “ZARATAMBA” Batukadak girotuta.
Auzotar guztiek parte hartu ahal izango dute. Auzo osoko kaleetatik egingo da
ibilbidea, Batukadaren erritmoan.
19:30 h. - MOLTO GP lasterketa.
Txapelketa hau auzoko “TXOU” elkarteak antolatuko du. 2 eta 4 urte bitarteko
umeentzako moto lasterketa da. Parkean egingo da, plazan.
19:45 h. - Jolasak.
23:30 h. - “RASPU” DJa
Gauez, Raspu DJak jarriko du martxa heldu eta umeentzako disko festarekin.

EKAINAK 4, LARUNBATA
10:00 h. - Txupinazoa eta krossean izena emateko epea irekitzea.
Krosserako izen ematea auzoko kulturgunean egingo da.
11:00 h. - Herri krossa
Herritar guztientzat da, baina kategoria desberdinak daude (hastapena,
aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak eta helduak).
11:30 h. - Tortilla lehiaketan izena emateko epea (Txosnan)
11:30 h.- Haur parkea puzgarri, ludoteka eta zezen mekanikoarekin
Parkean, erdiguneko plazan. Eguraldi txarrarekin, ordea, Ondizko frontoian
egingo da.
12:00 h. - Igel-toka eta bolo txapelketak (Helduentzat).
Nagusien Etxeak antolatzen du, nagusientzat. Parkean, plazan, izango da.
12:00 h. - Umeentzako lehiaketa: txapel-jaurtiketa
16 urte arteko umeentzat. Parke-plazan.
14:00 h. - Tortillen aurkezpena.
Nagusien Etxean.
16:30 h. - MUS txapelketa
Auzoko tabernetan. Helduentzat.
16:30 h. – “Mirador Kafetegia” Futbolin txapelketa.
Mirador kafetegian egiten da, 16 urte arteko umeentzat.
16:30 h. - Haur parkea puzgarri eta zezen mekanikoarekin.
16:30 h. - Koadrilen jokoak (arto-buruak, sokatira)
Nagusien Etxe ondoko plazan, adin guztietako pertsonentzat.
19:30 h.- Emanaldia: “XAIBOR”.
Xaiborren kamioitik bertatik izango da emanaldia, Nagusien Etxe ondoko
errepidean aparkatuta egongo dena. Partaideak plazan egongo dira.
19:30 h. - Txorizoa denontzat
Txosnaren hegalean.
21:30 h. - Play backa
Plazako agertokian, adin guztientzat.
23:30 h. - Iker Fernandez DJa
Iker Fernandez DJak jarriko du martxa dantzaldian.

EKAINAK 5, IGANDEA
10:00 h. - Txupinazoa
11:00 h. - Gozogintza lehiaketarako izena ematea. (Txosnan)
11:00 h. - Talo tailerra
Umeentzat. Plazan egingo da, karpa azpian.
11:30 h. - Txapel-jaurtiketa eta petanka txapelketak (erretiratuentzat)
Nagusien Etxeak antolatzen du, nagusientzat. Parkean, plazan, izango da.
12:30 h. - Dantza alardea.
Plazan.
13:30 h. - Gozogintza lehiaketako gozokien aurkezpena
Nagusien Etxean
14:00 h. - Herri bazkaria
Plazan. Eguraldi txarrarekin, ordea, probalekuan egingo da.
16:30 h. - Tute txapelketa
Auzoko tabernetan. Helduentzat.
16:30 h. – “Mirador Kafetegia” Futbolin txapelketako finala.
16:30 h. – Ur gerra.
Umeentzat. Zelaian.
16:30 h.- Ume eta nagusientzako karaokea.
Plazako agertokian.
20:00 h. - Sari banaketa, zozketa eta jaien bukaera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa