Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-06-02 Udatxikin izena emateko epea irekiko da bihar
udatxiki / udatxiki

Ekainaren 3tik 10era arte egongo da zabalik Udatxiki programan izena emateko epea. Programa arrakastatsu hau 2010, 2011, 2012 eta 2013. urtetan jaiotako ume leioaztarrei zuzenduta dago, eta uda aldean hainbat ekintza desberdin egiteko aukera ematen die txikiei.

Lanean diren gurasoei lagundu nahi dien programa da, lana eta familia batera eramaten laguntzeko, eta aldi berean ikasturteko heziketaren osagarri moduan aurkezten da programa hau, kalean eta komunitatean murgilduago. Bi helburu horiekin antolatzen da udaro programa hau. Horrela Udal Kiroldegiak antolatzen duen UDA, Lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutakoa, osatzen da.

Izen-emateak udaletxeko Hezkuntza Sailean egin beharko dira, Kultur Leioako 4. solairuan, ekainaren 3tik 10era, 09:00etatik 14:00etara. Informazioa gehiago eskuratzeko 94.607.2576 telefonoan edota udalhezkuntza@leioa.net.

Programaren garapena
Ohi denez, programaren ordutegia 9.00etatik 14.00etara izango da, eta haurtzaindegi aukera ere badago 8:00etatik 9:00etara. Matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dago ez jantokia ez garraioa. Ekintza hauek guztiak Ikastola Altzaga, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan garatzen dira.





Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 55 kb)

Eskaera orria (pdf, 19 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa