Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-27 Jaien denboraldia Lamiakon hasten da gaur
Fiestas Lamiako / Lamiakoko jaiak

Beti bezala, Lamiakoko auzoa izango da lehena bere jaiak antolatzen. Gaurko Maskaradarekin hasiko da jaia, eta asteburu osoan zehar publiko desberdinetarako ekintzak izango ditugu bertan. Lamiako izango da asteburu honetako topaleku nagusia.

Maiatzak 27, ostirala
16:30 Txupinazoa eta 2016ko San Maximo jaien hasiera!!!
17:30 Maskaradaren lehenengo zatiaren hasiera (putzegilearen biribilgunetik).
Anima zaitez, jantzi baserritarrez eta biribilketara etorri.
18:30 Maskaradaren bigarren zatia (txosna ondoan)
20:30 Motozerra mozketako erakustaldia.
21:30 Erakustaldia ikusi ondoren, zatoz txosnara ogitartekoa jatera.
22:30 Maskaradaren hirugarren zatia: joan korrika lekua hartzera. (Eliza ondoan).
00:00 Dantzaldia “SANDALO” taldearen eskutik.
02:15 Dantzaldiaren atsedenaldia eta irrintzi txapelketa, erakutsi barruan duzuna

Maiatzak 28, larunbata
08:00 Etorri zure sukaldari trebetasunak erakustera. Lamiakoko III. Lapiko Txapelketa, txosnan apuntatu. (Merkatarien Elkartearen laguntzarekin)
10:00 Txupinazoa!!! Jaiki denok, jaiak aurrera doaz-eta.
11:00 Etxeko txikitxoenekin disfrutatu globoflexia tailerrean.
12:00 Anima zaitez eta poteatzen hasi.
13:00 Igel-toka txapelketa.
14:30 Lapikoak aurkeztea (gure sukaldarien emaitzak ikusiko ditugu).
18:00 Tiragomak, Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria den lehia.
18:00 Dantza Alardea (eliza ondoan).
20:00 Jai batzordeak txorizoa sagardotan dastatzera gonbidatzen zaituzte. Ez galdu aukera!!
21:00 Etorri eta zure irudimenarekin harritu, mozorro lehiaketa hasten da-eta (txosna ondoan). Izugarrizko ogitartekoa jateko aprobetxatu.
22:30 Etorri eta barre egin “LA VIKINGA” umoristarekin.
23:30 Auzoko Bingoa, etorri eta irabazi diru apur bat!!
00:00 Disko-dantzaldia “GALKER”-en eskutik, mugi ezazu zure gorputza egungo musikarik hoberenarekin.
02:00 “GALKER”-en atsedena, zure “kubata”ren bila etorri dantzan jarraitu ahal izateko.
02:30 Disko-dantzaldiaz disfrutatzen jarraitu.

Maiatzak 29, igandea
10:00 Txupinazoa!! Animo, azken ahalegina.
11:00 Etxeko txikitxoenekin disfrutatu, umeentzako gaztelu puzgarrietan.
12:30 Etorri txosnara poteatzera.
13:00 Herri kirolak.
14:30 Txapel jaurtiketako XI. Lehiaketa
15:00 Mundu guztia jatera. Ordua da-eta!
17:30 Lamiakoko XVII. playback Txapelketa hasten da (adin-muga barik).
18:00 Guatekea, 70, 80, 90. urteetako musika hoberenarekin, “Iker Fernandez” pertsonaia ezagunarekin.
20:00 Sari banaketa. Irabazleenetariko bat izango zara?
21:00 Azken traka eta 2016ko jaien amaiera!!!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa