2016-05-26
Eraso sexisten kontrako kanpainari esker lortutako saria jaso du gaur Betiko Ikastolak
Jaietako testiunguruan, eraso sexisten aurkako jarrera agertzen duen kartel lehiaketari esker irabazitako saria jaso du gaur Betiko Ikastolak. Enara Diez Oyarzun, Udalaren Berdintasun zinegotziak eman die saria Libe Arnaiz Albóniga, kartelaren egileari, eta Betiko Ikastolako irakaslea den Andere González Benedictori.
Kartelaren egileak 61 euroko saria jaso du, hau ikastetxeetan martxan jarritako kanpainari esker batu da, Indarkeria Matxistaren kontrako kanpaina honetan plastikozko tapoiak batu behar zituzten ikasleek. Eta Betiko Ikastolak, 300 eurotako indarkeri matxista ekiditeko hezkuntza materialen lote bat jasoko du.
‘Jaia gurea gauean ere bai: Leioa tratu onen alde eta eraso sexisten aurka’ leloa duen kanpaina honen helburua emakumeen aurkako sexu-erasoen aurkako jarrera agertzea da, eta bide batez hiritarrak gaiaren inguruan sentsibilizatzea.