2016-05-24
Saioa Agirrek urrea irabazi du Tournament Trakia Cup nazioarteko txapelketan
Saioa Agirrek, Sakonetako gimnastak, urrezko domina lortu du Provdiven (Bulgaria) egin den III. International Tournament Trakia Cup “Prize Maria Petrova”-n. Hau izan da Sakoneta Klubeko kirolariak parte hartu duen lehen nazioarteko saria eta emaitza ezin hobea izan da.
Saioak agerian utzi zuen Provdiven bere kalitatea, hain gaztea izan arren eta nazioarteko esperientziarik eduki ez arren. Lasai egon zen eta pistan erakutsi zuen egindako lan guztia. Epaimahaia zur eta lur geratu zen laudorioak ere bota baitzizkioten, eta ia 15eko puntuazioa eman zioten uztaiaren ariketan.