Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-17 Umore Azoka dela eta hainbat trafiko aldaketa izango dira asteburuan
trafico / trafikoa

Hurrengo asteburuan, maiatzaren 19tik 22ra, Leioako Umore Azoka izango da gure kaleetan, hori dela eta hainbat trafiko aldaketa izango dira. Adi egon zaitez.
Osteguna 19 eta ostirala 20: 18:00etatik 00:30era trafiko mozketa

Larunbata 21: Trafiko mozketak 12:30etik 14:30era eta 17:00etatik 00:30era.

Igandea 22: 11:30etik 14:30era trafiko mozketa.


Bilbo-Getxo norabidean

• Alboko bidea ebakita egongo da norabide aldaketatik Luis Bilbao Libano kaleran (Iturribide 16 zenbakira) Mulligans biribilgunera arte.

• Ahal dela, La Avanzada lurpeko bidetik joango da.

• Areetara alboko bidetik joaten direnentzat, Luis Bilbao Libano Kalea har dezakete, Iturribiden norazkoa aldatuz, eta Kandelazubietatik alboko bidea-Lamiako lotunea hartuz.

• Algortarantz doazenek Unibertsitateko errepidea, Perurirako norabidean izango dute ordezko bidea.


Getxo-Bilbo norabidea

• Alboko bidea ebakita egongo da Iparragirre 2C zenbakitik (Mulligans biribilgunea) Iparragirre 72 zenbakira (Luis Bilbao Libano kaleko bidegurutzea)
• Avanzadako lurpeko bidetik joango da trafikoa.
• Edota Aldapabarrena kaletik Luis Bilbao Libano kalea hartuz.


Herri barruko trafikoa:

• Trafikorako itxita egongo diren tarte eta kaleak: oinezkoentzako den Boulevarden zatia eta udaletxeko jaitsiera udaletxeko aparkalekutik. Getxo – Bilbo noranzkoko alboko bidea moztu egingo da, Mulligan’s (Iparragirre, 2.C) bidegurutze borobilaren parean.


Mendibil-San Juan-Ikea-Iturribide eta J.R.Aketxe

• Esandako alde horietara Mendibil kaletik sartuko da. Irteteko Mendibiletik egingo da eta ondoren, Bilborantz jotzeko, Iturribideko noranzko aldaketa egin; Getxorantz joateko Luis Bilbao Libano Kaletik Felipe del Rio Kalerako noranzkoa hartuko da.


Iparragirre

• Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik eta/edo Laubide kaletik sartuko dira, auto bakoitza dagokion biribilgunetik. Getxotik datozenak Iparragirre, 2. A-F kalearen atzealdetik sartuko dira.

Estartetxe-Elexalde:

• Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik eta/edo Laubide kaletik, eta ondoren, Estartetxeren atzealdetik sartuko dira. Bilborantz doazenak, Artatzagana kaletik Unibertsitaterako bidetik irtengo dira edo Laubide kaletik Suhiltzaileenean noranzko aldaketa egiten


Sabino Arana-Independentzia-Aldapa-Luis Bilbao Libano:

• Bilbotik datozenak Iturribideko noranzko aldaketatik edo alboko bidea-Lamiako lotunetik sartuko dira, Luis Bilbao Libano kalea hartuta. Getxotik datozenak Euzko Gudariak etorbidetik sartuko dira eta ondoren Independentzia edo Aldapabarrena kaleetatik jaitsiko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa