Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-16 Saharako umeak hartzeko diru-laguntzaren deialdia
sahara / sahara

Leioako Udalak, uda guztietan egiten duen bezala, Saharako umeak hartzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu du. Ekimen honen bidez, ume hauek hartzeko egitasmo solidarioan lagundu nahi da, eta bi aukera desberdin daude: etxe partikularretan edo aterpetxeetan.

Helburua da umeek errealitate desberdina ezagutu ahal izatea, kanpamentuetan bizi dutenaren guztiz ezberdina. Deialdia irekita dago irabazi asmorik ez duten eta “Oporrak Bakean” programaren barruan Saharako umeak hartzen dituzten elkarteentzat.

Aukerak

Deialdi honen barruan sar daitezke 2016ko udan zehar antolatutako jarduerak. Bi jarduera mota eta gastu finantzagarri daude:

1 - Leioako familietan hartzea.
Alde batetik, Leioako familiek hartzen dituzten umeen bidaia-gastuak eta familietan egonaldi hauek dakarten aparteko gastuak, ume bakoitzeko ematen diren txartel batzuen bidez, baita jarduerak antolatzeko zenbateko txiki bat ere.

2 – Bizkaiko aterpetxe batean hartzea.
Bestalde, arrazoi desberdinengatik, familietan egongo ez diren umeak Bizkaiko aterpetxeetan egon ahal izateko gastuak ere diruz lagundu ahalko dira.

Erlazionatutako dokumentuak:

Diru-laguntzen deialdia (msword, 98 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa