Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-13 Etorkinentzat laguntza juridikoa eskaintzen duen udal zerbitzua indartu egin da
inmigrantes / etorkinak

Leioako Gizarte Zerbitzuek ‘Bidea Eginez’ programa berria jarri dute martxan, etorkinei laguntza juridikoa emateko helburu nagusia duena. Batez ere, persona etorkinen ahalduntzearen alde egiten du programa honek, baina betiko leioaztarrak ere laguntzen du zerbitzu honek hainbat arlotan.

‘Bidea Eginez’ programa honek ohiko lan tresnak- atzerri zuzenbidean aditua den pertsona batekin egindako saio pertsonalak- eta beste batzuk berriak -psikologia eta partaidetza sustatzen dituztenak- uztartzen ditu. Azken hauen adibide dira, ‘bizitza istorioak’ eta talde saioak, etorkinen beharrizanak eta eskaerak bereizten laguntzen dituztenak.

Bestalde, programa honek Lanbiden tramiteak egin ahal izateko lan tresnak eta laguntza ematen dizkie etorkinei. Hona heltzerakoan aurkitzen duten lehen adminiztrazioetariko bat Lanbide da, eta lehen harreman horretan galduta egoten direla jakina da. Horretarako, tramitrazio horiek ulertu ahal izateko eta harreman hori ahalik eta gehien errazteko asmoz ere laguntza berezia ematen die programa honek pertsona etorkinei. Baina badira etorkinak ez diren pertsonak, betiko leioaztarrak direnak, eta antzeko arazoak izaten dituztenak tramite hauek egiterako orduan. Hauei ere zuzendutako udal zerbitzua da hau.

Informazioa gehiago behar duenarentzat Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan, 94.480.1336 telefonoan eta Inaurratzaga 1 zenbakiko bulegoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa