Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-12 Larunbatean saxofoia izango da protagonista Leioan
Hamaikasax / Hamaikasax

Larunbata honetan, maiatzak 14, Hamaikasax Egunaren IX edizioa ospatuko da Leioan, hori dela eta saxofoia izango da egun horretako protagonista. Euskal Herriko puntu desberdinetatik etorritako irakasle eta ikasleen artean 100 lagunetik gora batuko dira gure udalerrian.

Mota honetako topaketek ikasleei euren artean ezagutzeko aukera ematen diete, proiektu musikal berdina elkarbanatuz eta okestra profesionalen mundura hurbiltzeko aukera ere ematen dute.

Goizeko 10:00etan hasiko da eguna partehartzaileen harrerarekin. Ondoren, 11:30ean Selmer eta Vandoren markadun saxofoien eta materialaren aurkezpena egingo du MAFER enpresak. Eguerdi aldera, 12:30etik gora Leioako kaleetan izango dira musikariak, herriko hainbat txokotan kontzertu espontaneoak emanez. Musikarien bazkaria egin ostean, arratsaldeko 16:30ean kontzertua eskainiko dute Kontserbatorioko Auditoriumean leioaztar guztiei zuzendutakoa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa