Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-09 HAPOren aldaketari buruzko proposamenak bidaltzeko epea astelehenan amaituko da
Ibaiondo / ibaiondo

Joan den hilean, Leioako Udalak partaidetza prozesua jarri zuen martxan Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean aldaketa bat egiteko, Ibaiondoko 16B aldean, hain zuzen ere. Prozesu hori amaitzear dago, proposamenak maiatzaren 16a baino lehen bidali bidali behar dira.

Joan den apirilaren 19an Udal Planeamenduaren Aholkularitza Batzordea batu zen, hau da udal teknikariak, hirigintza batzordeko kideak eta Leioako hainbat elkarteetako ordezkariak, aldaketa proposamen hau jorratzeko. Gero, amaiatzaren 2an, batzar informatiboa antolatu zen parte hartu nahi zuten herritarrentzat, aldaketaren nondik norakoak azaltzeko eta iritziak jasotzeko. Orain proposamenak bidaltzeko epea amaitzear dago.

Prozesu hau amaitzerakoan Hirigintza Batzordetik pasatuko da aldaketa proposamen hau, eta azkenik, Osoko Bilkuratik pasatuko da behin-behineko onarpena jasotzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa