Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-04 Doako laguntza psikologikoa eskaintzen du Udalak mendekotasuna duten pertsonen senideentzat
ciudadoras / jagoleak

Zainduz programaren barruan, Leioako Udalak mendekotasuna duten pertsonen senideentzat doako laguntza psikologikoa eskaintzen du.

Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuek antzeman izan duten bezala, mendekotasuna duten pertsonen jagoleek sarritan antsietatea, depresioa eta gainkarga izaten dute. Horregatik, udal sail honetatik, hainbat zerbitzu eskaintzen dira jagole hauen, kasu gehienetan senideak, bizitza kalitatea hobetzeko eta ezinegona gutxitzeko.

Zerbitzu hauetariko bat laguntza psikologikoa ematen duen taldea da, asteartero elkartzen dena Sabino Arana kaleko 67 zenbakiko udal bulegoan, 10:45etik 12:30era. Bertan, kasu hauetan aditua den psikologo baten laguntzarekin, jagole hauen ongizatea hobetzeko jarraibideak lantzen dira.

Talde hauetan parte hartu nahi duenarentzat edo zerbitzu hauetaz informazioa jaso nahi duenarentzat 94.480.13.36 telefonoa edota Gizarte Zerbitzuen udal bulegoan (inaurratzaga 1)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa