Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-04 Artatza Pinuetako ikasleak, BBVA Fundazioko lehiaketa bateko finalistak
Artatza-Pinueta / Artatza-Pinueta

BBVA-k antolatzen duen aurrezkia sustatzeko lehiaketa batean finalista geratu dira Artatza-Pinuetako 5 eta 6 mailako ikasleak. Lehiaketaren azken txanpan daude, Estatuko ipar aldeko hiru finalisten artean, 2.000 euroko saria irabazteko aukerekin.

Proiektuaren helburua, beraien gogoak eta nahiak betetzeko aurrezkirako ahaleginak eta lana egitea da. Horretarako planifikazioa, talde lana, ekimena, inplikazioa eta konpromisoa bezalako gaitasunak bultzatu behar izan dituzte.

Artatza-Pinuetako ikasleak gogotsu aritu dira horretan eta plan bikaina garatu dute beraiek adostutako ametsa burutzeko: ikasturte bukaeran egunetako irteera bat egitea eta parke tematiko batera joatea Hainbat ekimenen artean, bazkari baterako eta Athletic-en kamiseta bat lortzeko zozketak egin dituzte. Bestetik, maiatzaren 21ean Merkadillo Solidarioa ere antolatu dute. Eta eguna girotzeko, guraso eta ikasleen arteko futbol txapelketa bat eta hainbat tailer antolatu dituzte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa