Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-03 Sortarazik herritarren laguntza eskatzen du produktu jakin batzuk eskuratzeko
alimentos / janariak

Leioako Sortarazik leioaztarrei laguntza eskatzen die produktu zehatz batzuk eman ditzaten. Horrela, helburua da banaketa sorta osoak lortzea beharrizan handia duten familientzat. Une hauetan, gehien behar dituzten produktuak honako hauek dira: esnea,pasta, olioa, kakaoa, 4 eta 5 neurriko pixoihalak eta fruta potetxoak.

Sortarazi Elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da, giza promozioa eta justiziaren aldeko ekintzekin konprometitua. Bere helburu nagusia da bazterkeria arriskuan daudenen duintasuna eta autonomia sustatzea, beren gaitasun pertsonal eta sozialak garatuz.

Sortarazik oso aktiboki egiten du lan Leioan, beste batzuen artean, elikagaien banaketarako programan, Udal Gizarte Zerbitzuek bidaltzen dizkieten pertsonekin. Fisikoki, Ibarrabarri poligonoan daude, D2 moduluan.

Sortarazik, une hauetan, antzeman du zailtasun handiak daudela oinarrizko elikagaiez hornitzeko, eta ondorioz, banaketa sortak ez dira behar bezain osoak. Hori dela-eta, leioaztarren laguntza eskatzen dute.

Informatzen dutenaren arabera, hauexek dira gehien behar diren elikagaiak: esnea,pasta, olioa, kakaoa, 4 eta 5 neurriko pixoihalak eta fruta potetxoak.

Dirutan lagundu nahi baduzu, aukera daukazu diru-sarrera eginez kontu korronte honetan: Kutxabank-BBK ES21 2095 0047 80 9103364311

Informazio gehiago nahi izanez gero, edo lagundu nahi baduzu, hazia@sortarazi.org idatzi edo 94.480. 54.90 telefono zenbakira deitu.

Eskerrik asko!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa