Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-02 Leioak tortura gaitzesten du eta ekinbide politikoaren zilegitasuna aldarrikatzen du
Ayunta / Udala

Leioako Udalbatzak, joan den apirilaren 28an, EH-Bildu Leioak aurkeztutako urgentziazko mozioa onartu zuen. Bertan, maiatzaren 17an Auzitegi Nazionalean hasiko den Erika Bilbaoren kontrako epaiketaren harira, besteak beste, tortura gaitzesten du, eta ekinbide politikoaren zilegitasuna aldarrikatzen du.

Mozio hau aldeko 15 botoekin onartu zen; Eusko Abertzaleen 8 zinegotziak, Esnatu Leioaren 4ak eta EH-Bildu Leioaren 3rak. Bestetik, Socialistas vascos-en hiru zinegotziek eta Leioako Grupo Popularreko biak kontrako botoak eman zituzten.

MAIATZAREN 17an AUDIENTZIA NAZIONALEAN HASIKO DEN EPAIKETAREN HARIRA LEIOAKO UDALEAN AURKEZTUTAKO MOZIOA

Kontuan izanda

1. Erika Bilbao Barcena (Bilbo, 1978) Erandioko bizilagun eta Leioan aktibista soziala dena, zuzenbidean graduatua eta egun abokatu laboralista, 2010eko irailaren 14an atxilotu eta 5 egunez torturatua izan zela.

2. Ondoren kartzelaratu egin zutela 2012ko uztailaren 25era arte: Centro Penitenciario Madrid V (Soto del Real, 384 km) eta Prisión Provincial de Avila (Brieva, 429 km).

3. Gaur egun baldintzapeko askatasunean dagoela 9.000 euroko fidantza ordainduta, astelehenero sinatzen duela epaitegian, Estatu Espainoletik ateratzeko debekua duela.

4. 9 eta 15 urte bitarteko espetxe zigor eskaerei aurre egin beharko diela, auzibide osoan pertsona edo ondasunen aurkako bortxa bidezko ekinbide bakar bat agertzen ez bada ereHorretarako, 3 zutabetan oinarritu direla, “todo es ETA” ikur hartuta: batetik, bilkura politikoak egitea; bestetik, izaera politikoko dokumentazioa (ekimen eta dinamika ezberdinei buruzkoak, non ez den ez planifikatzen, ez agintzen, ez justifikatzen izaera bortitzeko inolako ekinbiderik); eta azkenik, larriena, legezkoak ez diren metodoen bitartez.

5. Istanbuleko protokoloan oinarritutako azterketa sakon baten parte izan direla auzi honetan atxilotutako pertsonak, eta aditu talde baten eskutik tortura salaketa guztien sinesgarritasun maila oso handia dela ondorioztatu dela. Erika tratamendu psikologikoa jasotzen ari dela torturaren ondorioei aurre egiteko.

Leioako Udalbatzak honako adierazpen hau onartzen du:
1. Jarduera politikoari jazarpen judiziala gaitzesten du, are gehiago ordezkatzailea izan asmo duen demokrazia testuinguruan.
2. Tortura erabiltzea gaitzetsi eta erantzukizunak eskatzen ditu. Horrez gain, torturarik eta oinarrizko eskubideen urraketarik berriro ez gertatzeko neurriak eta biktimei eragindako sufrimenduaren aitortza eta erreparazioa ahalbidetzeko bitartekoen ezarpena exijitzen du.
3. Emakumeen kontrako biolentzia eta biolentzia matxista gaitzesten du, are gehiago funtzionario publikoek eragindakoa denean.
4. Ekinbide edo jardunbide politikoaren zilegitasuna aldarrikatzen du
5. Hartutako erabakia publiko egingo du Udalak ohiko bitartekoen bidez: bandoa, prentsa, sare sozialak

Erlazionatutako dokumentuak:

Ziurtagiria (pdf, 1446 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa