Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-02 UDA16 kanpainaren aurretiko izen-emate epea maiatzaren 16an irekiko da
uda / uda

Leioaztar gazteei zuzenduta dagoen UDA16 kanpainaren aurretiko izen-emate epea maiatzaren 16an irekiko da. Zehazki 2003 eta 2009 urte bitartean, biak barne, jaiotako leioaztarrei zuzenduta dago uztailean martxan jartzen den programa berezi hau.

Iaz bezala, bi hamabostalditan (bederatzi egun txandako) zatituko da UDA16 kanpaina. Horrela, ume gehiagok gozatu ahal izango dute ekimen honetaz.

UDA, Leioako Udalaren kanpaina klasikoa da, 20 urte baino gehiago daramatzana lanean. Aurten ere 7 eta 13 urte bitarteko 800 umek hartuko dute parte, programa honetan. Egingo dituzten ekintzen artean azpimarragarrienak kirolak, tailerrak, txangoak eta bestelako irteerak izango dira. Udal programa honen helburu nagusia kirola, kultura eta aisialdi osasuntsua gazteen artean sustatzea da, eta bide batez, opor egun hauetan gurasoei laguntzea.

Aurretiko izen-ematea maiatzaren 20ra arte egin ahal izango da Sakoneta kiroldegian 9:00etatik 21:00etara. Behin-behineko onartuen izen zerrenda maiatzaren 24 eta 25ean argitaratuko da, eta erreklamazio epea pasa ostean, ekainaren 1ean, goizeko 11.00etan egingo da parte hartzaileen zozketa Sakoneta kiroldegian.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (msword, 360 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa