Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-27 Berritasun interesgarriekin dator XVII. Umore Azoka
umore2016 / umore2016

Maiatzaren 19ko asteburuan Umore Azoka bueltatuko da Leioako kaleetara, eta aurton berritasun interesgarriekin. Aurtengo egitaruan, 54 ikuskizun eta 125 emanaldiekin batera, artista leioaztarrak ere izango ditugu. Honetaz gain, azoka luzatu egingo da igande gauera arte Pinosolo parkean izango den piknik bereziarekin. Eta Azoka hasi aurretik hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dugu.

Umore Azokaren XVII. edizio hau gaur aurkeztu da Bilboko Errekalde aretoan, bertan Leioako Alkatea den Mari Carmen Urbieta, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, Gonzalo Olabarria, eta Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria saileko zuzendaria, Ana López, izan direlarik.

Programaren kalitatea, aniztasuna eta disziplinen arteko oreka bereizten dira aurtengo Umore Azokan dantza, antzerki, zirku eta clown ikuskizunek osatutako egitarauarekin. Izan ere, EAEko 18 konpainiak 19 ikuskizun eskainiko dituzte Leioan, 19 Estatukoak eta 12 nazioartekoak. Guzti honetarako Leioako Udalak 280.000 euro inbertitzen ditu.

Baina aurtengo Umore Azokaren berrikuntzarik garrantzitsuena artista leioaztarren partehartzea izango da “Bertako eszena” sailarekin. Leioako Udalak tokiko artisten alde egiten du urte osoan zehar profesionalizazioaren bidean beraien sorkuntza eta prestakuntzarekin lagunduz. Helburu nagusi batekin, Leioako artisten lana ikusgarria izateko.

Hau horrela, presentzia hori Umore Azokan ezinbesteko da. Horregatik, aurten honako artista leioaztarrak izango dira Umore Azokan: Despertar los Sentidos elkarte artistikoa, Andoni Aresti Dantza Eskola, Gerry Regitschnig clown-a, eta Leioako Musika Banda & Diego Galaz.“Umore Azoka Leioako Udalaren proiektua eta konpromisoa da, hori dela eta ezinbestekoa ikusi dugu artista leioaztarrek ere egitarauaren barne”, adierazi du Mari Carmen Urbietak, Leioako Alkateak.

Guztira 27.000 bisitari eta 200 artista baino gehiago elkartzen dira urtero Umore Azokan, egun hauetan Leioa eszenatoki erraldoi baten bilakatzen da, 26 kokagunetan 16 espazio eszenikoekin. Aurten, lehen aldiz, igande gauera arte luzatuko dira ekitaldiak. Orain arte programazioa igande eguerdian amaitu da beti, baina Pinosolo parkean dagoen Kalian Hiri Kulturgunean piknika eta ekimenak antolatu dira oraingoan gauera arte.

Azkenik, Umore Azoka hasi aurretik ere hiru ikastaro eskeiniko dira Leioan: maiatzaren 11n Pepe Zapata marketin adituak email bidez komunikazio estrategia nola hobetu erakusteko ikastaroa emango du, maiatzaren 17 eta 18an Matías Zanotti aktore eta jantzi egileak osagarri eszenikoen eta jantziteriaren inguruko tailerra eskainiko du, eta azkenik, maiatzaren 19an eta 20an azoka hasi berritan, Fafá Franco ile-apaintzaileak orrazketa, jantzi eta irudi pertsonalaren inguruko ikastaroa emango du.

Informazio gehiago:

Leioako Umore Azoka

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa