Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-07-09 Udan lapurketak saihesteko liburuxkak banatu ditu Leioak Leioako Udalak, uda aldean ematen diren lapurketak saihesteko kanpaina informatiboari helduko dio aurten ere
Robos en verano / Udan lapurketak

Herriko etxe guztietan banatu dira liburuxkak aholku eta oharrekin uda aldean etxeetan ematen diren lapurketak saihesteko.

Etxeetako lapurreten %40 udan izaten da. Hori dela-eta, udari begira, zenbait ardura hartu behar dira. Etxetik kanpo denbora laburrez egongo bagara ere, eskura ditugun segurtasun neurri guztiak erabili behar dira. Horretarako Leioako Udaltzaingoak hainbat aholku eta pausu jarraitzea aholkatzen dizkigu, hauen artean: “senide edo auzotar bati heltzen zaizun posta batzeko eskatzea, baita pertsianak zabaldu eta iztea noizean behin etxean jendea dagoen sentsazioa emateko, edota egiaztatzea etxeko ate nagusiaren eta lurzoruaren artean tarterik ez dagoela, palankaren erabilera saihesteko”.

Honekin leioaztarrek zehaztasun gehiagorekin prestatu ditzakete euren oporraldiak eta segurtasun gehiagorekin ere bai. Liburuxkak lapurketa eman eta gero jarraitu beharreko pausuak ere azaltzen ditu, SOS Deiak eta Udaltzaingoaren telefonoak gogoratuz.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 189 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa