Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-26 Euskaraz ikasitakoa praktikan jarri nahi baduzu etor zaitez bihar Berbodromora
berbodromoa / berbodromoa

Orain arte euskaraz ikasten ari bazara eta ikasitako praktikan jarri nahi baduzu, etorri zaitez bihar Sakonetan antolatzen den Berbodromora. Bertan, euskaldunak eta euskara ikasleak elkartuko eta elkar ezagutuko dute, giro lasaian –kafe bat hartu bitartean– euskaraz tarte atsegin bat pasatuz.

Norentzat da? 16 urtetik gorako euskaldunentzat eta euskara ikasten ari direnentzat.

Zertarako da? Euskara kalera ateratzeko, euskararen erabilera indartzeko eta herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jartzeko lekua izan nahi du Berbodromoak.
Euskara ikasten ari dena euskaltegiko lau hormetatik kanpo ere euskaraz berba egitera animatzeko eta ikusteko gai dela gaurkotasuneko edozein gairi buruz berba egiteko; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera hori emateko; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari euskaraz gehiago egitera motibatzeko; euskaraz egiteko ohitura dutenei euren euskara besteei erakusteko eta euskara ikasten ari direnekin partekatzeko.

Noiz izango da? Apirilaren 27an.
Goizeko saioa: 10:15
Arratsaldeko saioak: 16:15 eta 18:15

Nola egingo dugu? Sakoneta kiroldegian egingo dugu, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean 5-6 pertsona egongo dira, berriketa lasaian kafea hartuz. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta hainbat gairi buruz berba egingo dugu.

Gai bakoitzarentzat 15-20 minutu izango dira eta baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak taldez mugituko dira, solaskidez aldatuz, horrela 12-15 lagunekin berba egiteko aukera izango du parte hartzaile bakoitzak.

Izena emateko aukerak:
Telefonoz edo whatsappez: 688850129
Online: berbaldun.leioa@gmail.com

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 240 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa