Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-22 Argihizkiak 2016ko lanak ikusgai daude Bulebarrean
argihizkiak / argihizkiak

Argihizkiak, argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketaren argazkiak Bulebarrean daude ikusgai. Hala, lehiaketarako idatziak bidaltzeko epea maiatzaren 2tik 31ra bitartekoa da.

2016ko argIHIzkiak lehiaketako testu laburrek oinarri hartuko dituzten irudiak hauek Uribe Kostako 10 argazkilari profesionalenak dira: Bego Elexpe Ortiz, Maite Ikaran Souville, Javi Alaña Azkoitia, Eider Moreno Carrero, Amaia Aparicio Tarin, Jose Mari Albisu Carrera, Maitane Sarralde Ussia, Maite Mentxaka Tena, Anton Alvarez Jimenez eta Naiara Elorriaga Lumbreras. Getxo, Sopela, Barrika, Berango eta Erandio udalerrietakoak (edo horietako batean bizi direnak gaur egun).

Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak, Uribe Kostako hainbat udal (Leioa, Berango, Getxo; eta Makomunitatea) eta zenbait elkarterekin (Bizarra Lepoan, Berbots, Aitxu!, Leioako berbalagunak) elkarlanean antolatzen du argIHIzkiak.

Literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Informazio gehiago:

Argihizkiak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa