Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-22 Branque Festaren II. edizioak hasiera emango dio gaur Txakolinaren Asteari Mendibile Jauregian
mendibile / mendibile

Mendibile Jauregia Elkarteak, Leioako Dendarien Elkartea, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapena eta Leioako Udalaren laguntzarekin, Leioako Txakolinaren astea antolatu du. Gaur emango diote hasiera Branque Festaren II. edizioarekin.

Branquea ehunka urtetako ohitura da, erramu adar berdea baserriaren fatxadan jartzean datza txakoli berria heldu dela eta edateko prest dagoela iragartzeko. Gaur izango den edizio berri honetan, Branquea Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren egoitzaren fatxadan jartzeko ohorea Leioako Kirol Elkartearen esku egongo da, Bigarren B Mailan arrakasta asko lortzen ari dena.

Gainera, gaur bertan, Branquearen ezartzearekin bat eginez, Aritz Muguerza artistak, Mendibile Jauregiko mural lehiaketaren bigarren irabazleak, “Mahatsa Bizirk” margolana bukatuko du in situ.

Mendibile Jauregiak, gainera, asteburu osoan zehar txakolinaren interpretazio zentrora bisitak antolatuko ditu, Euskal Herriko kirolen erakusketara zehazki. Honetaz gain musika tradizionala, kontzertuak, haurrentzako jokuak, eta askoz gehiago, eta dena festa giroan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa