Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-20 Heziketari buruzko artikuluak herritarren esku
educacion / hezkuntza

Udal Hezkuntza Sailak hile honetatik aurrera udal webean heziketari buruzko artikulu bat ipiniko du hilero, 0 - 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei formazio-laguntza eskaintze aldera. “Hiria Bizi - Bizikidetza - Gurasotasuna” gunean kokatuko da, eta link (lotura) baten bidez helaraziko zaie familiei ikastetxeak bitartekari.

Lehena, “Familian hezteko modu ezberdinak” honez gero eskegita dago webean


Gainera, hiru hilabetero, argitaratutako artikuluak garatzen duen gaiari buruzko formazio saio osagarria ere eskainiko da, oraingo honetan bezala. Artikulua behin irakurrita, gaiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, 946072576 telefonoan eman dezakezu izena datorren asteartean, apirilak 26, 18:00etatik 19:15era, Kultur Leioan izango den formazio saiorako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa